lunes, 24 de octubre de 2016

Kaixo Maitea

Egunero kale barnetik zoaz, ixilpean, alde egin nahiean, eta aldatu nahiean. Zure ibilkera berezian ezkutatuta, noraezean, zerua ukitu nahiean. Ez duzu inor zutan fijatzerik nahi, bainan gahiegi eskatzen duzu, zu eder hori suntsiduraz beteriko zonaldean egonik, tristura amaigabe hori zerbait alaitzeko gai zarela ohartu zara. ¿polita ote? ala ematen du. Aurrera zoaz, baina zure begirada goxoa aldeetara zuzentzen da ``zer egin dezaket´´ behin eta berriz dabilen esaldia, zure barnean, eguneroko gordina duzu alboan, abandonoa. Lehen egon ezina sortzen zizun eta horri esker pertsona sentitzen zinen, orain ordea hori ere ez, badakizu nolabait zein den zure egin beharra, eta horretan zentratzen zara, azkenean laguntzen ari zara ¿ezta ala?

``Bai ori diote´´

Orduan zure nahia betetzen ari zarela esan genezake! Bai ondo!

Baina gauero etxera bueltatzen zarenean, eta beharrezko egin beharrak amaitu ostean denbora apur bat duzu, gauero. Eseri eta begiak itxi ondoren nor zaren konturatzeko erabiltzen duzu. Laguntzen ari naiz, jendeari, umeei, bizitzari. Baina..... ¿nork laguntzen dit niri? une horretan naigabeak besarkatzen zaitu barrutik, galduta sentiaraziz. Negar egingo zenduke gustura, baina txikitatik erakutsi dizute gizonek ez dutela negar egiten, dagoeneko hori ere ez duzu ulertzen, hain da handia duzun familiaren hutsa, amaren hutsa, aitaren hutsa, maitasun hutsa. Bapatean ohartzen zara nola eskuetatik barrena amorruak gain hartzen ari dizun. Begiak golpetik irekitzen dituzu, jeiki eta zerbait egitera zoaz, edozer ez pentsatzearren, eta ohera ez joatearren, naiz eta jakin urrengo eguna geroz eta gertuago dagoela, baliteke horrek berak ematea oheratzeko beldurra.

                                                                Muxu bat! Zure Maitea

No hay comentarios.:

Publicar un comentario